12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Larreen herri-aprobetxamenduaren espedientea jendaurrean jartzea

Berako Udalak, 2021eko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, besteren artean, jarraian dagoen erabakia hartu zuen:

1. Hasierako onespena ematea larreen herri-aprobetxamendua egiteari 6. poligonoko 969H lurzatian, luberri modalitatean.

2. Aprobetxamendua arautuko duen administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ostean.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5. Erabaki hau helaraztea interesdunari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.

Beran, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2118425