12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Partez etetea 12. ordenantza fiskala, zeinak arautzen baititu Jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak 2021erako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen partez etetea 12. ordenantza fiskala, hau da, Jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak 2021erako arautzen dituen ordenantza.

2021eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, bai eta Udalaren ediktu-taulan ere, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia.

Jendaurrean egoteko aldia, hogeita hamar egunekoa, iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hartara, behin betikoa bilakatu da hasierako onespenaren erabakia.

Inguruabar hori ematen da argitara, behin betiko testuarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Barañainen, 2021eko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

BEHIN BETIKO TESTUA

Eteteak honako tasa hauei eragingo die, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak –mahaiak eta aulkiak terrazetan.

–Mahai hankabakarrak estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura, neguko denboraldia, m² bakoitzeko.

–Mahai hankabakarrak estali gabeak, maiatzetik urrira, udako denboraldia, m² bakoitzeko.

–Antzeko beste instalazio batzuk, tonelak, mahai altuak, aulki altuak, etab. (m² eta urteko), mahai hankabakarrak estaliak (m² bakoitzeko).

Etetea 2021eko ekitaldirako ezartzen da, eta indarraldi osoa berreskuratzen du 2022ko ekitaldian, kobratzeko unean COVIDaren egoera baloratuz.

Iragarkiaren kodea: L2118467