12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2022rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2021ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako tasak eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2022rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek eta bere osotasunean argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Areson, 2021eko abenduaren 22an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2118403