12. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2633/2021 Ebazpena, 2021eko abenduaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, zeinaren bidez onesten baitira Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko irakasgaiak ponderatzeko parametroak, 2022-2023 ikasturtetik aurrera ezarriko den Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzeko ikasketa ofizial berrian onartua izatekoak”, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2021eko abenduaren 16an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko irakasgaiak ponderatzeko parametroak onetsi ziren, 2022-2023 ikasturtetik aurrera ezarriko den Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzeko ikasketa ofizial berrian onartua izatekoak.

“ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITIRA BATXILERGOTIK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO EBALUAZIOKO IRAKASGAIAK PONDERATZEKO PARAMETROAK, 2022-2023 IKASTURTETIK AURRERA EZARRIKO DEN DATUEN ZIENTZIAKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADU BIKOITZEKO IKASKETA OFIZIAL BERRIAN ONARTUA IZATEKOAK

2021eko martxoaren 30ean, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onetsi egin zituen Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioaren (USE) probako irakasgaiak ponderatzeko parametroak, 2022-2023 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko nota kalkulatzekoak.

Unibertsitateak Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza ezartzeko asmoa du, eta Gobernu Kontseiluak azaroaren 24an onetsi zuen haren programazioa. Beharrezkoa da titulazio horretan onartua izateko nota kalkulatzeko erabiliko diren ponderazio parametroak onestea eta jendaurrean jartzea. Horretarako, kontsulta egin zaio Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoari.

Azaldutakoarengatik, eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak proposatuta, hau da Gobernu Kontseiluak, bere kideek aldez aurretik deliberatu ondoren, 2021eko abenduaren 16an egindako ohiko bileran hartu duen

ERABAKIA:

Lehena.–Eranskinean adierazitako ponderazio parametroen balioak onestea. Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioaren probako irakasgaiei dagozkien parametro horiek ponderatzekoak izanen dira Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzean onartua izateko nota kalkulatzeko:

Bigarrena.–Erabaki honen bidez onesten diren ponderazio parametroak 2022-2023 ikasturtetik aurrera izanen dira aplikatzekoak aipatu graduko ikasketa ofizialetan onartua izateko.

Hirugarrena.–Erabaki hau aditzera ematea Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzari, Irakaskuntzako Errektoreordetzari, Irakaskuntza Zerbitzuari eta Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra erabaki honek.

Bosgarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, bi hilabeteko epean, Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.”

Iruñean, 2021eko abenduaren 16an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioan gainditutako irakasgaiak ponderatzeko parametroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2022-2023 ikasturtetik aurrera emanen duen Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitzean onartua izateko notak kalkulatzekoak

ZIENTZIAK

ARTEAK

GIZA ETA GIZARTE Z.

JAKINTZA-ARLOA

Biologia

Marrazketa Teknikoa II

Fisika

Geologia

Matematika II

Kimika

Arte Eszenikoak

Ikus-entzunezkoen Kultura II

Diseinua

Artearen Oinarriak II

Enpresaren Ekonomia

Geografia

Greziera II

Filosofiaren Historia

Artearen Historia

Latina II

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II

Atzerriko Hizkuntza (borondatezko fasea)

NEKAZARITZAKO INGENIARITZAKO ETA BIOZIENTZIETAKO GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOA

Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza

ZZ

0,2

0,1

0,2

0,2

0,2

0,2

0,2

Jakintza-arloak: ZZ = Zientziak; IA = Ingeniaritza eta Arkitektura; GJ = Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; OZ = Osasun Zientziak.

Iragarkiaren kodea: F2117790