119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

131/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Ribaforadako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2021eko maiatzaren 31n, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, instalazio hau egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, baita onura publikoa duela zehazki deklaratzeko ere:

–Xedea: eraberritzea 76. eta 104. euskarrien arteko tartea “Tutera-Magallón 3” izeneko 66 kV-eko aireko linean, eta 76. eta 103. euskarrien arteko tartea “Tutera-Magallón 4” izeneko 66 kV-eko aireko linean.

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11198 (Erreferentzia: 2021-075 BOSLAN/VG Obra 100960934).

–Instalazioaren kokalekua: Ribaforadako udal-mugartea.

–Xedea: inguruko energia eskaera asetzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

  • “Tutera-Magallón 3” 66 kV-eko aireko lineako egungo hormigoizko 102. eta 103. euskarrien ordez, 1. serieko bi euskarri metaliko berri jartzea.
  • “Tutera-Magallón 4” 66 kV-eko aireko lineako egungo hormigoizko 101. eta 102. euskarrien ordez, 1. serieko bi euskarri metaliko berri jartzea.
  • Euskarri metaliko berri bat muntatzea, 2 seriekoa, 770076 zenbakiduna, “Tutera-Magallón 3” eta “Tutera-Magallón 4” zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linean.
  • 242-AL1/39-ST1A eroale berriaren 1.220 metro instalatzea (lehengo LA-280).
  • Egungo 81., 101., 102. eta 103. euskarriak desmuntatzea “Tutera-Magallón 3” 66 kV-eko aireko linean.
  • Egungo 59., 601., 101. eta 102. euskarriak desmuntatzea “Tutera-Magallón 4” 66 kV-eko aireko linean.
  • Goi-tentsioko aireko kablearen 597 metro txatar bihurtzea “Tutera-Magallón 3” 66 kV-eko aireko linean, 76. euskarritik 104. euskarri berrira.
  • Goi-tentsioko aireko kablearen 690 metro txatar bihurtzea “Tutera-Magallón 4” 66 kV-eko aireko linean, 76. euskarritik 103. euskarri berrira.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Ondorio horietarako, iragarki bat jarri zen 2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, baita Diario de Navarra egunkariko 2021eko ekainaren 29ko edizioan eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian ere. Halaber, dokumentazioa Ribaforadako Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Aurreikusitako epe hori iraganik, ez da alegaziorik jaso.

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2021eko ekainaren 24an proiektuaren kopia bana igorri zitzaien Ribaforadako Udalari eta La Dehesa Finkako Ureztatzaileen Elkarteari, eskatutako baimenaren alde edo aurka ager zitezen hogeita hamar eguneko epean, eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzaten.

Kontsulta horri erantzunez, 2021eko uztailaren 12an, La Dehesa Finkako Ureztatzaileen Elkartearen txostena jaso zen. Txosten horretan adierazten denez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 11n emandako 483/2017 Foru Aginduaren 3. apartatuaren arabera “Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin, alor iraunkorrak sortu, bertan eraiki edo eskualdeko geroko egituretan eragina izan dezakeen beste edozein jarduera egiteko”. Foru agindu horren bidez onetsi zen Ribaforada II aldean –ureztalurrak– nekazaritzako azpiegituretako jarduketak hastea. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa betez, 2021eko irailaren 14an txostenaren kopia igorri zitzaion sustatzaileari, eta hark ados zegoela adierazi zuen 2021eko irailaren 24an aurkeztutako idazkian.

Ez da Ribaforadako Udalaren erantzunik jaso.

2021eko urriaren 21ean, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk idatzi bat aurkeztu zuen lurzoru urbanizaezinetako jarduera baimengarrien baimen-espedientea tramitatzen haste aldera. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 118. artikulua aplikatuz, 2021eko urriaren 22an, aurkeztutako dokumentazioa igorri zen lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentura.

Ondorioz, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 8an emandako 101E/2022 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezina erabili eta bertan jarduerak egiteko baimena eman zitzaion erreferentziako proiektuari. Ebazpenean bertan azaldutako zehaztapenak bete behar dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari tekniko jaunak sinatua (1.923 elkargokide zenbakia). Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak egiteko.

3. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

6. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau jakinaraztea Ribaforadako Udalari eta La Dehesa Finkako Ureztatzaileen Elkarteari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2207572