119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

52/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: “Ribaforada-Industrialdea” 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, airekoa eta lurpekoa, eta teleaginteko ebakitze zentro berria, Buñuelgo eta Cortesko udal-mugarteetan” (SEMSI-SAT09549-2).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 17ko 57/2022 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen: “Ribaforada-Industrialdea” 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea, airekoa eta lurpekoa, eta teleaginteko ebakitze zentro berria, Buñuelgo eta Cortesko udal-mugarteetan”. Horrez gainera, administrazio baimena eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen zehazki.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cortesko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Cortesko udaletxean, 2022ko uztailaren 19an.

2. Proiektutik ateratzea Cortesko udal-mugarteko 8. poligonoko 837. lurzatia, dagokion afekzioa beste proiektu batean izapidetu da eta.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

3. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cortesko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 25ean.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2207849