119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 633-637 bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 7ko 25/2022ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, 1. poligonoko 633-637 bitarteko lurzatietan, Raúl Robles Alfarok sustatua.

Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean egonen da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

Urrotz-Hirian, 2022ko ekainaren 7an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2208423