119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Hiri-jarduketarako plan berezia UC3 unitate finkatuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 6ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, honako hauek aldatzeko: UC3 unitate finkatuaren fitxa, hirigunearen inguruko gutxieneko lurzatia arautzen duten arau eta ordenantzen 3.3.4 artikuluaren B apartatua, eta planaren kuantifikaziorako laburpen-taula UC-3 unitatearen xehetasunerako, 3 etxebizitzatik 4ra igaroz.

Espedientea udal idazkaritzan dago, eta, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin, jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek epe horretan udal bulegoetan aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Tirapun, 2022ko ekainaren 7an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2208399