119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, haur eta gazteentzako urteko programak egiten dituzte irabazi-asmorik gabeko erakundeei (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 631692.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/631692).

Deialdi egilea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Komunitate Ekintza, Garapenaren aldeko Lankidetza eta Kirola.

4. Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea haur eta gazteentzat (0-30 urte) antolaturiko urteko jarduera programak egin ditzaten Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakundeek, 2022an. Programa horiek helburutzat izan behar dute parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzea, Iruñeko udalerrian.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 23an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2208387