119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 209. lurzatiko SG-7n. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2022ko ekainaren 6an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Iturengo udalerriko planeamenduko 1. poligonoko 209. lurzatiko SG-7an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iturenen, 2022ko ekainaren 7an.–Alkatea, Fco. Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2208490