119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 394. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 2ko 2022-0855 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 1. poligonoko 394. lurzatian, Zubiarte 42ko jabeen erkidegoak sustatua (195/2022 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2208369