119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 321. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko ekainaren 3ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 321. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Morea Inversiones SAk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2208327