119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua (Deierri eta Zumalakarregi kaleak). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko ekainaren 6an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua. Proiektu horrek Deierri eta Zumalakarregi kaleei eragiten die, eta Unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko ekainaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2208525