2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, 2022an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 632006.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/632006).
Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 33500 4890000 “Euskara ikasteko dirulaguntza”.
Laguntzak eskatzeko epea: 2022ko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
Onuradunak: 16 urtetik gorako pertsonak, Lizarran erroldatuak gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2022ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L2208430