119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Desjabetzea, honako proiektu hau gauzatzeko obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko: Lizarrako eta Villatuertako udalerrien artean bizikleta bidexka egiteko proiektua (2. fasea, Lizarra). Jendaurrean jartzea

Lizarrako Udalak, 2022ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2022ko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen onestea ALÍNEA Ingeniería y Territorio SLk idatzitako proiektu tekniko bat, honako izen hau duena: Lizarraren eta Villatuertaren arteko bizikleta bidexka baten eraikuntza-proiektua. Horrela, Lizarrako Udalak espedientea has zezakeen bere udal mugarteari dagozkion obrak gauzatzeko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Lizarrako eta Villatuertako udalen artean sinaturiko administrazioarteko hitzarmenarekin, Lizarraren eta Villatuertaren arteko bizikleta bidexkaren eraikuntza-proiektua prestatzeko eta hura gauzatzeko.

Proiektuan jasorik dago 2. faseko obrek gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda bat, proiektuan “3. lotea, Lizarra II” deitua, obrak egoki gauzatzeko behin betiko desjabetzerako, ez baita posible izan akordiorik egitea orain dagoen bidexkaren jabeekin, hura egokitzeko, nahitaezko eskuratzeraino iritsi gabe.

Behin agiria onetsirik, espedientean jasoriko dokumentazioa ikusirik, eta aplikatuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), haren arabera tokiko obra eta zerbitzuen planei buruzko proiektuak onesteak ekarri behar baititu onura publikoaren adierazpena eta horietan sarturiko ondasunen okupazioa, nahitaez desjabetzeko, bidezko da desjabetze espedientea abiatzea, aplikatzekoak diren Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen xedapenen babespean.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomia eta Ogasuneko informazio batzorde iraunkorrak, Udaleko erregelamendu organikoaren 60. eta 70. artikuluak betez, 2022ko apirilaren 4an emaniko aldeko irizpenarekin, eta desjabetzeko prozedura arautzen duten xedapenek organo honi esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Espedientea hastea ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko, proiektu tekniko honetako obrak gauzatu beharrez: “Lizarraren eta Villatuertaren arteko bizikleta bidexka baten eraikuntza-proiektua”, obren 2. faseko proiektu teknikoa.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, erabaki honen I. eranskinean bezala.

Hirugarrena.–Kreditu atxikipen bat onestea aurrekontuko 454006090000 “Bizikleta bidexka” partidan, 308,73 eurokoa, honako proiektu tekniko honek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko: “Lizarraren eta Villatuertaren arteko bizikleta bidexka baten eraikuntza-proiektua”, obren 2. faseko proiektu teknikoa.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, espedienteak ukitzen dituela uste dutenak ager daitezen eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean zirkulazio gehien duten egunkarietan eta Lizarrako Udalaren iragarki-taulan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Seigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Eranskin gisa dator zerrenda hori”.

Lizarran, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

I. ERANSKINA

Desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Lizarrako eta Villatuertako udalerrien artean bizikleta bidexka egiteko proiektua (2. fasea, Lizarra)

ESPEDIENTE ZENBAKIA

POLIGONOA

LURZATIA

JABEAK

KATASTROKO AZALERA

UKITUTAKO AZALERA

1. ESP.

5

872

BENGURIA FELGEROSO, María Rosario

ESPARZA ELIA, Julio

12.413,73 m²

696,00 m²

2. ESP.

5

1007

MARTÍNEZ ECHEVERRÍA, Pedro María

1.182,87 m²

66,60 m²

3. ESP.

5

589

KEMIRA IBÉRICA SA

6.159,79 m²

438,03 m²

4. ESP.

5

590

RADA ASTIZ, Ángel

RADA ASTIZ, Enrique

1.154,63 m²

27,35 m²

5. ESP.

5

588

BONETA LOPETEGUI, Jesús María

SAAVEDRA LOPEZ, Soledad

1.022,62 m²

52,58 m²

Desjabetu beharreko azalera, guztira

1.280,56 m²

Iragarkiaren kodea: L2208392