119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Castejongo Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Castejongo balorazio txostenaren proiektua, TRACASAk idatzia.

Bigarrena.–Balorazio txostenaren berrikuspenaren izapidetzean, horren jarraipena egiteko eratzen den batzorde mistorako, honako hauek izendatzea udalaren ordezkari: David Álvarez Yanguas Castejongo alkatea, Noelia Guerra Lafuente zinegotzia eta Khalid Ajilal Ben Yaich zinegotzia.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Castejongo balorazio txostenaren proiektua hasiera batez onesteko erabaki hau, bai eta Castejongo Udalaren egoitza elektronikoan ere.

Laugarrena.–Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean paratzea 20 egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea). Proiektua aztertzen ahalko da udalaren Idazkaritzan, udalaren webgunean (https://www.castejon.com) eta Castejongo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.castejon.com), interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz oharrak.

Castejonen, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2208325