119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 5. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko ekainaren 2an emandako 119 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 5. lurzatiari buruzko xehetasun-azterketa, Tuterako errepideko 2. zenbakiari dagokiona. Sustatzailea Víctor Ayensa Sierra da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Cabanillasen, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2208401