119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 245. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 2ko 118. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa Cabanillasko 2. poligonoko 245. lurzatiari buruzkoa, Fueros de Navarra kaleko 13. zenbakiari dagokiona, Oscar Ucar Gilek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Cabanillasen, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2208400