119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hirigintza lizentziak kautelaz etetea, aztertzeko nola arautu, bizitegi erabileran, honako hauek ixtea: atikoetako terrazak, beheko solairuak, estalkiko solairuak edo beste edozein solairu, baldin eta sabai edo plano horizontal berrien bidez haien bolumena handitzen bada

Burlatako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Bizitegi erabileran azterketa hastea honako hauen itxieren ezaugarri eta baldintzei buruz: atikoko solairuak, beheko solairuak, estalkiak eta beste edozein solairu, baldin eta sabai edo plano horizontal berrien bidez haien bolumena handitzen bada. Aztertuko da, orobat, Burlatako Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudia aldatzeko aukera.

Dekretatzea izapidetzearen etendura obra-lizentzietarako, bizitegi erabileran, honako hauek ixteko: atikoko solairuak, beheko solairuak, estalkiak eta beste edozein solairu, baldin eta sabai edo plano horizontal berrien bidez haien bolumena handitzen bada. Etendura urtebetekoa izanen da gehienez, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70. artikuluan arautzen diren ondorioak izanen ditu (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2208322