119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Biurrungo 2. poligonoko 1. eta 646. lurzatiak berrantolatzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko ekainaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea Biurrun-Olkozko Udalak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1. eta 646. lurzatiak berrantolatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz. Dokumentazioa udal bulegoetan dago interesdunen eskura, egokitzat jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ditzaten.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2208285