119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa puntuala Artikako T-3 lurzatirako. Bigarren hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak 2022ko uztailaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen bigarren hasierako onespena ematea Mogotes sektoreko plan partzialaren aldaketa puntualari Artikako T-3 lurzatirako, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2022ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208530