119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hizkuntza-paisaia euskaratzeko dirulaguntzen deialdia 2022rako. Laburpena

DDBN (Identif.): 632708.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/632708).

Laburpena: Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza-paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak) euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko 2022 urterako dirulaguntzaren oinarriak.

Baztango Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen onestea Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza-paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak) euskaraz edo euskaraz/gaztelaniaz jartzeko 2022 urterako dirulaguntzaren oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Dirulaguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute helburu berariazko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ean, 14:00etan akituko da.

Baztanen, 2022eko ekainaren 9ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2208620