119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, dirulaguntzak eman dakizkien irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei, gizarte arloko proiektuak eta jarduerak egiteko 2022. urtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 631652.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/631652).

Baztango Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen 2021ean Baztan aldean gizarte arloko proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, kolektibo eta elkarteei diru-laguntzak emateko oinarriak onestea.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztanen egoitza izanik, Baztanen bertan esku hartzen duten talde, entitate, kolektibo eta elkarteak dira diru-laguntzen xede. Edota, egoitza Baztandik kanpo izanik ere, Baztanen dihardutenak.

–Irabazi-asmorik ez izatea.

–Prebentzioaren, laguntzaren, gizarte-laguntasunaren, aisiaren eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana egiten dutenak. Eta gutxienez, aurreko urtean ekintza edo proiekturen bat garatu izana.

–Behar bezala erregistratuak daudenak Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Baldintza hau betetzen ez badute, 10 egun izanen dute erregistroa gauzatzeko.

–Zerga-betebeharrak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainduak izatea. Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

–Baztango Udalarekin zorrik ez izatea, Udalak ofizioz ziurtatuko du.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei diru-laguntzak emateko sistema ezartzea.

Diru-laguntzen helburua dira prebentzioaren, laguntzaren, aisiaren eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea; hots, espresuki kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dauden programak sustatzea.

Betiere dirulaguntzaren xedea entitateak babestea da eta ez osorik finantzatzea. Hau da, entitateek bertze diru iturri batzuk izan beharko dituzte egitasmoak aitzinera ateratzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Diru-laguntza honen finantzaketa Baztango Udaleko Gastuen Aurrekontuetako 1-2311-4820000 “Diru-laguntza ongintzazko erakundeendako” kontu-sailarekin ordainduko da, 16.208,00 euroko diru kopurua duena.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 20 egun naturalen epean. Sarrera bertze entitate publikoetako erregistro ofizialetan ere eman daiteke; aitzitik ez dira onartuko gizarte zerbitzuko emailera igorritako eskaerak, ez baitute erregistro ofizialik.

Baztanen, 2022ko ekainaren 6an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2208385