119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloako 1. poligonoko
792. eta 793. lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 9ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Mutiloako katastroko 1. poligonoko 792. eta 793. lurzatietan, Hermanos Izu Iriartek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2208564