119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, gizarte-laguntzak emateko, udal igerilekuen udako denboraldiko abonuetarako (2022). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 632594.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/632594).

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo Udalaren igerilekuetako 2022ko udako denboraldiko abonuak ordaintzeko.

Udako denboraldiko abonuak baino ez dira diruz lagunduko.

Bai eskatzaileek bai eskatzen den dirulaguntzaren xede direnek, Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Familia-unitateko 18 urtetik beherakoen udako denboraldiko abonuak diruz lagundu ahal izanen dira, hala eskatzen badute.

Halaber, familia-unitateak dirulaguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitendako, haur horrek heldu batek lagunduta joan beharko du, nahitaez, turoretzaren arduradun gisa. Heldu horrek ere dirulaguntza eska dezake.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako.

Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da diruz laguntzeko eskatu den abonuaren zenbatekoa ordaindua izatea.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkie eskatzaileei edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abuztuaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

Antsoainen, 2022ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2208593