119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Eulzko 3. poligonoko
60. eta 61. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Allingo Udalak, 2022ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jardurketarako plan berezi bat, Eulzko 60. eta 61. lurzatietan, Encarnación Barandiaran Lanak sustatua. Haren xedea da 61. lurzatia UC-1 unitatean sartzea, 60. lurzatiarekin batu eta lurzati bakarra osatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin.

Amillaon, 2022ko ekainaren 7an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2208414