2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AIEGI
Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan
Aiegiko Udaleko alkateak, 2022ko ekainaren 3an, Alkatetzaren 22-114 zenbakidun Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua osorik:
Akatsa atzeman denez Aiegiko Udalaren lan publikoaren eskaintza onesten duen Alkatetzaren 22-098 zenbakidun Ebazpenean (2022ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa), honako zuzenketa hau egitea xedatu dut:
–Honela dioen tokian:
Izaera: funtzionarioa. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanaldi osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
–Honela behar du:
Izaera: funtzionarioa. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanaldia: osoa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.
Hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aiegin, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2208318