119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Lerinen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, exekuzio proiektuaren onespenari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SAT10474-3 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi aurretiazko administrazio baimena eman, exekuzio proiektua onetsi, lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren baimena eman eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Leringo udal-mugartea.

b) Xedea: inguruko energia eskaera asetzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: Cárcar TBAko “Lerin 1” 13,2 kV-eko aireko linearen saihesbidea (lurpekora aldatzea), 194. euskarriaren eta “Lerin-La Pena” TZren artean, Leringo udal-mugartean. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

–Euskarri berri bat instalatzea, 219 zenbakiduna, zenbaki bereko oraingoa ordezteko.

–Tentsio ertaineko lurpeko linea berria, aipatutako 219. euskarri berritik “Lerin-La Pena” TZraino; 202 metroko luzera izanen du, eta HEPRZ1 12/20 kV 3x1x240 mm² Al kablea.

–Lurpeko kanalizazio berria, 147 metrokoa.

–Desmuntatzea 219. euskarri berriaren eta “Lerin-La Pena” TZren artean dagoen aireko linearen tartea (65 metroko luzera du, eta aluminio altzairuzko LA-56 kablea).

d) Aurrekontu orokorra, guztira: 46.795,45 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), eta hura kontsultatu ahal izanen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, informazioa esteka hauetan eskuratzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat10474-3

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduak, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 17an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

AIREKO LINEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA. UDAL-MUGARTEA: LERIN (NAFARROA)

FINKA

P/A

MOTA

TITULARRA

EROALEAREN ZABALERA

(m)

LURGAIN-ZORTASUNAREN EREMUA

(m²)

LURREN SISTEMAKO ERAZTUNA

(m) (2)

1

1

1101

Basoa / Larreak

LERINGO UDALA

-

-

-

-

219

13

* Katastroko azken titular ezaguna.

(1) Hala denean, behar den perimetroko espaloia biltzen du.

(2) Euskarriaren okupazio azaleratik kanpokoa den kasuetan. 0,5 eta 1 m arteko sakoneran instalatuko da.

LURPEKO LINEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA. UDAL-MUGARTEA: LERIN (NAFARROA)

1. Kanalizazio berriak ukitutako jabeen zerrenda.

KATASTROKO DATUAK

UKIPENA

Finka

P/A

Poligonoa/Lurzatia

MOTA

TITULARRA

Zangaren luzera

(m)

Zangaren
zabalera

(m)

Kutxatilen kopurua/ Azalera

(m²)

Okupatutako azalera, guztira

(m²)

1

1 / 1101

Cuesta del Palacio kalea

(jabari publikoa)

LERINGO UDALA

74

0,6

3 / 1,5

48,9

2

Bide publikoa

Bidea,

Aguardantería kalea

(jabari publikoa)

LERINGO UDALA

73

0,6

2 / 1,5

46,8

(*) Katastroko azken titular ezaguna.

Zortasunaren ondoriozko mugak:

Debekatuta dago arbolak landatzea eta eraikin eta industria-instalazioak eraikitzea eroaleak biltzeko zangak hartutako zerrendan (arauak ezarritako gutxieneko distantziak gehitu behar zaizkio zerrenda horri).

2. Lehendik dagoen kanalizazioa:

13,2 kV-eko lur azpiko linea berria instalatuko da Leringo Udalak kudeatzen dituen jabari publikoko lurretatik (Aguardantería kalea). 31 metroko luzera izanen du eta hodi librea erabiliko da lehendik dagoen kanalizazioan, zeinaren titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU baita.

Orobat, lurpeko linea berria egun dagoen “Lerin-La Pena” transformazio zentroaren barnetik igaroko da. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da zentroaren jabea.

Iragarkiaren kodea: F2202639