119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

429E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Lesakako Udalaren Hirigintza Plana 1. poligonoko 28. lurzatian aldatzeari buruz. Pedro Elgorriaga Lasaga da aldaketaren sustatzailea.

Herriko udalak 2022ko martxoaren 17an onetsi zuen aldaketa hasiera batez, eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, iragarkia argitara emanez 2022ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 21ekoan.

Aldaketaren xedea da hiri-lurzoruan sartzea Alkaiaga alderdian dagoen 1. poligonoko 28. lurzatia. Gaur egun, 4.223,85 m²-ko azalera du, eta bananduta dago bi hiri-azpilurzatitan (A eta B) eta landa-lurzati batean (C). Aldaketak eusten die planeamenduak 28B azpilurzatiari (UA16) ematen dizkion determinazioei, eta C azpilurzatia eremu horretan sartzen du, hirigintza-aprobetxamendurik gabe, malda handia baitu.

28. azpilurzatiak muga hauek ditu: iparraldean eta ekialdean, hiri-lurzati batzuk (1. poligonoko 26., 545. eta 1. poligonoko 27. eta 29. lurzatiak eta bide publikoa); hegoaldean, 136. landa-lurzatia; eta mendebaldean, 303. lurzatia eta bide publikoa, harako sarbidea dena (Alkaiaga Trenbidea karrika), eta, aldi berean, Bidasoako bide berdea.

Proposatutako sailkapen-aldaketak 1.225,49 m²-ko azalerari eragiten dio. Belardi bat da, apaltzen duena B azpilurzatiaren (errepidetik sarbidea duena) eta A azpilurzatiaren (etxebizitza bat duena) arteko desnibela.

Proposamenak ez du ingurumen-ukipenik sortzen, eta hirigunearen lerroa erregularizatzen du, trazadura irregularra baitu 28. lurzatian.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Lesakako Udalaren Hirigintza Plana 1. poligonoko 28. lurzatian aldatzeari buruz, ez baitu ingurumen-efektu nabarmenik eragiten. Sustatzailea Pedro Elgorriaga Lasaga da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Lesakako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2207230