119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

430E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Lesakako Udal Planeko 31. artikuluaren aldaketari buruz (Lurzoru urbanizaezina). Sustatzailea Lesakako Udala da.

Lesakako Udalak 2022ko urtarrilaren 20an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2022ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3koan.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Espedientearen xedea da lurzoru urbanizaezinari buruzko araudiaren 31. artikulua aldatzea, eraikinak ezartzeko baldintza orokorrei buruzkoa. Artikulu horrek eraikinak ezartzeko baldintzak ezartzen ditu eta 500 m²-ra mugatzen du esku-hartzearen azalera osoa. Aldaketaren justifikazioa da azalera horrek POT2ren 27. artikuluaren transposizioa dela, zeinak hizpide baitu lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak ezartzea. Ulertzen da muga horrek ez duela logikarik nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikinetan aplikatzeko orduan. Izan ere, Lesakan indarrean dagoen araudiak abeltzaintzako eraikuntzetarako determinazioak jasotzen ditu, 37. eta 39. artikuluetan.

Proposamenak etxebizitza bakartu berriak ezartzeko azalera-baldintzei eusten die, eta nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikuntzen kasuan, azaleraren muga kentzen du. Horretarako, apartatu berri bat gehitzen du 31. artikuluan. Hartan, ezartzen du 500 m²-koa dela etxoletan, bordetan eta estalpeetan esku hartzeko azalera, bai eta gainerako nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileretarako ere, jardueraren beharren arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Biodibertsitatearen Zerbitzuak aldeko txostena egin du 31. artikuluaren idazketa berriaz, zenbait baldintzarekin, ukipenik ez eragiteko ingurumenean eta paisaian. Horrela, etxola, estalpe eta bordetarako ezarritako gehieneko azalera kenduko da, ez dagoelako justifikatuta eta ez delako egokitzen mota horretako eraikuntza osagarrien beharretara.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egiten da Lesakako Udal Planeko 31. artikuluaren aldaketari buruz (Lurzoru urbanizaezina). Sustatzailea Lesakako Udala da. Ulertzen da ez duela ingurumen ukipen nabarmenik, baldin eta eraikuntza osagarrietarako (etxolak, estalpeak edo bordak, esaterako) aurreikusitako azalera kentzen bada.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Lesakako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2207217