118. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 15a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2022ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2022ko uztailaren 20an bukatuko dela 2022ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko ekainaren 18an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez

Iragarkiaren kodea: L2208365