118. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1299/2022 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, osasun kudeaketako teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1274/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikari izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 1793/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2215/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 623/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, osasun kudeaketako teknikari lanpostuetan aritzeko: Francisco Javier Montaner Valenzuela jauna, Nerea Álvarez Arruti andrea, María Dolores Arraiza Saldise andrea, Izaskun Moreira Baigorri andrea, Leticia Eguilaz Lazcano andrea, Eduardo Senosiain Lisarri jauna eta María Eransus Garzaron andrea, igoera txandatik; eta Ana Ruiz Torregrosa andrea, txanda irekitik.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek esleitutako lanpostuari dagokion atxikipen esparruko langileria unitatean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza, Osasun Mentaleko Kudeatzailetza Zuzendaritza eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritza), Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MONTANER VALENZUELA, FRANCISCO JAVIER

Igoera txanda

0068653

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

ALVAREZ ARRUTI, NEREA

Igoera txanda

0067138

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

ARRAIZA SALDISE, MARIA DOLORES

Igoera txanda

0062528

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

MOREIRA BAIGORRI, IZASKUN

Igoera txanda

0070127

Osasun Departamentua

Osasun Mentala

Funtzionarioa

Iruña

RUIZ TORREGROSA, ANA

Irekia

0067139

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

EGUILAZ LAZCANO, LETICIA

Igoera txanda

0010094

Osasun Departamentua

Osasuneko ZN

Funtzionarioa

Iruña

SENOSIAIN LISARRI, EDUARDO

Igoera txanda

0068650

Osasun Departamentua

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

Funtzionarioa

Iruña

ERANSUS GARZARON, MARIA

Igoera txanda

0070843

Osasun Departamentua

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa

Funtzionarioa

Iruña

Iragarkiaren kodea: F2207653