116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hautetsien dedikazioaren eta ordainsariaren gaineko araubidea

Baztango Udalak 2022ko maiatzaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, 20. puntuan honakoa erabaki zuen:

2019ko ekainaren 27an, Baztango Udaleko hautetsien dedikazio eta ordainsari-erregimena onartu zen, eta bertan jasotzen zen eguneratzea KPIren araberakoa izanen zela. 2022ko martxoaren 24an, Baztango Ezkerrak aurkeztutako mozioaren bidez, dedikazio-erregimeneko zinegotziek KPIaren araberako igoera izan beharrean, %6,6, %2koa izatea onartu zen, udal-langileek bezala. Alkatetzak aurkeztutako idazkia aztertu da, non proposatzen den arduraldia duten hautetsien soldatak arduraldi honetan Nafarroako Gobernuak sektore publikoko langileendako onartutakoaren araberako eguneratzea izatea, eta 2020ko eta 2021eko egin ez denez, eguneraketa hori tarte horretan Nafarroako Gobernuak onartutakoaren arabera egitea, atzeraeraginez. Udalbatzak aldeko 10 botorekin eta 3 abstentziorekin proposamena onetsi du.

Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2208133