116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ziordiako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziordian, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2208003