116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2022eko lan egutegia

2022ko urtarrilaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran 2022. urteko lan egutegia onartu zen, kontuan izanik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 648/2021 Ebazpena, ondoren harturiko erabakia transkribatzen da:

“Aho batez erabakitzen da:

1.–2022ko lan egutegia jarraian azaltzen den moduan onartzea:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Apirilaren 14a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 15a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 18a: Pazko astelehena.
  • Uztailaren 25a: Santiago eguna.
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Irailaren 29a: Tokiko besta
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko banaketa doitzeko, baliogabeak izanen dira urriaren 31 eta abenduaren 5a, 2022ko epeen zenbaketa egitearen ondorioetarako.

2.–Aditzera ematea baliogabeak izango direla 2022. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

3.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia.

–Astearte eta ostegunetan 8.00 - 11:00.

4.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udan Iragarki Taulan argitaratzea.

Urrozen, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2208226