116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2022ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, 2022ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, iragarkia argitaratu ondotik, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 66.309,88 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 123.927,39 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 49.144,34 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 239.385,61 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 62.316,61 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 104.469,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 70.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 239.385,61 euro.

Rocaforten, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2208041