116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 220. artikuluan xedatuarekin.

Oieregin, 2022ko ekainaren 2an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L2208305