116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Milagron, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2207937