116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZU

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izuko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko martxoaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Izun, 2022ko ekainaren 2an.–Kontzejuko burua, Laura Layana Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2208295