116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBERO

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 9an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.050,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.950,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 640,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 225.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 255.640,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 4.200,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 20.874,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.066,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 225.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 255.640,00 euro.

Iberon, 2022ko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L2208105