116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Muetzen (Gesalatz), 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

ALDAKETA

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria, Jaizko Udalarekin batasunean. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %45. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bitartekoa. Hutsik. Graduak: 3.

Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %12. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %2,99. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Aldi baterako lan-kontratuduna. Hutsik.

Zerbitzu anitzetako peoia. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa. Aldi baterako lan-kontratuduna. Hutsik.

Langileen izenen zerrenda, 2021eko abenduaren 31n

María Belén Portillo Ochoa de Zabalegui. Idazkaria. Maila: A. Jardunean.

Cristina Bergera Núñez. Administrari laguntzailea. Maila: D. Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2208361