116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan LTE-laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Bete dadin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan LTE-laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa (2019ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 25ekoa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 14an emandako 677/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, LTE-laborategiko teknikari espezialistaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

Ondoren, borondatezko eszedentzia eman zitzaion Idoia Sánchez Cerdán andreari, desgaitasuna duten pertsonen txandan, lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, beste administrazio publiko batean aritzeagatik, eta María Eransus Garzarón andreari, igoera txandan, administrazio publiko berean aritzeagatik.

Horrenbestez, deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez eta kontuan izanik ez dagoela gainditu duen izangai gehiagorik desgaitasuna duten pertsonen txandaren zerrendan eta igoera txandarenean, txanda irekian gainditu dutenen zerrendan ondoren azaltzen diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, betiere horretarako baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea, eta hartan sartzea Alicia Segura Galarreta eta Luis José López Gómez jaun-andreak, haiek baitira lanpostuak onartu dituzten hurrengoak txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendan.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, LTE-laborategiko teknikari espezialisten 31 lanpostu betetzeko deialdiaren barnean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, honako hauekin:

SEGURA GALARRETA, ALICIA

LOPEZ GOMEZ, LUIS JOSE

2. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2207612