116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ezkurrako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, Munotxipi alderdian. Haren ustiapena (birsortzeko mozketa) baimendu zen Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 16ko 176/2022 Ebazpenaren bidez. Honela osatuta dago lotea:

–376,93 m³ enbor txiki eta 1.507,71 m³ pago-zur, (F. sylvatica, pagoa), 56.539,10 euroan zenbatetsiak.

Eskaintzak aurkeztuko dira baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian, Ezkurrako Udalaren Erregistroan, edo haren egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gero jakinaraziko dira gutun-azalak irekitzeko eguna eta ordua. Eskaintzekin batera, aurkeztu beharko da, fidantza gisa, hasierako prezioaren %2 utzi izanaren gordekina (hau da, 1.130,78 euro).

Baldintza tekniko eta ekonomiko administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.

Ezkurran, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2208159