116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarriko Kontzejuak (Larraun), 2022ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Etxarrin (Larraun), 2022ko maiatzaren 31n.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2208020