116. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Ezkontza zibila egiteko alkatetza eskuordetzea

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 25eko 30/2022 Ebazpenaren bidez, Joseba Otxandorena Grazenea zinegotzia eskuordetu da ezkontza zibila egiteko, 2022ko ekainaren 11n Donamarian egingo dena.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorio guztietarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Donamarian, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2208102