115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

829E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, hainbat arau eman ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautzen duen apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legea garatzeko. Foru dekretu horretan, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu, eta kide berriak izendatu ziren.

Abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretu horren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak, dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Jorge Pascual del Río jaunak, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez izendatu zen kideak, batzorde horretako esparruan aritzeari utzi dio.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak Belen Asenjo Redín andrea proposatu du batzordekide izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jorge Pascual del Río jauna, Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kidea, kargutik kentzea.

2. Belén Asenjo Redín andrea Osasun publikoaren, administrazioaren eta osasun kudeaketaren arloetako lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Osasun Publikoaren, Administrazioaren eta Osasun Kudeaketaren Batzordea:

–Batzordeburua:

  • Antonio López Andrés jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Batzordekideak:

  • Javier Baquedano Arriazu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.
  • Eva Ardanaz Aicua andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Belen Asenjo Redín andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Sagrario Laborda Santesteban andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Jesús Gregorio Fernández Baraibar jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.
  • Yolanda Gregorio López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 17ko 1324E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Zuzendaritza Batzordeak proposaturik.

–Idazkaria:

  • Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 7ko 1566E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2207760