115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

128/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez gaixotasun mentalaren arloko kide titularra izendatzen baita Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean.

Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. Foru dekretu horren 44.3 artikuluan ezartzen da ezen Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean zortzi aditu izanen direla gutxienez (pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo entitateek aukeratuak), eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari ere arituko direla, batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 22ko 113/2021 Foru Aginduaren bidez, Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko zenbait kide izendatu ziren, hain zuzen une horretan batzordean ordezkaritza zuten lau arloetako ordezkariak, besteak beste, Javier Jaime Iturrioz jauna, gaixotasun mentalaren arloan, Padre Menni zentroak proposatuta.

Jakinarazi da Javier Jaime Iturrioz jaunak utziko diola Padre Menni zentroak izendatutako batzordeko kide izateari, eta haren ordezkoa Mercedes Polanco andrea izanen dela.

Horrenbestez, abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Mercedes Polanco andrea izendatzea gaixotasun mentalaren arloko kide Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean, Javier Jaime Iturrioz jaunaren ordez, Padre Menni zentroak proposatuta, eta Javier Jaime jaunari eskerrak ematea egindako lanagatik eta lankidetzagatik.

2. Foru agindu hau Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 27an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2207943