115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifa onesteko proposamena

2022ko apirilaren 13an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

–Hektareak, ureztalurretan: 27,19807708 euro/ha.

–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 8,15942312 euro/ha.

–Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00614794 euro/m³.

–Metro kubikoak, horniduretan eta industriako erabileretan: 0,05267518 euro/m³.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako eta Errioxako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 18an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2207691