115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2022ko apirilaren 4an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Allozko urtegiaren 2023ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki aurrekoa dutenek eta hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 8,1770026719 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko kontzesioa Allozko urtegia eraiki ondokoa dutenek, hark erregulatutako ura erabiltzen dutenek, 61,3371039619 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Ebroko Ardatza Allozko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 56.513,38 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

d) Erabiltzaile hidroelektrikoek, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa dutenek Allozko urtegiaren erregulazioari esker, 0,0153342760 euro ordainduko dute kWh-ko.

e) Arga ibaitik horniduretarako eta kontsumo-erabilera industrialetarako ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0383356900 euro/m³ ordainduko dituzte.

f) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 85.991,66 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2207629