115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2022ko maiatzaren 31n, 16/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Gaia: Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Maialen Apezetxea Etxeberria lehendakariordeari, 2022ko ekainaren 1etik 13ra bitartean, biak barne.

Ikusirik zer dagoen ezarrita Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei buruz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), zeinak kasu honetan pareka daitezkeen Mankomunitateko buruaren eginkizun eta eskumenekin.

Ikusirik Amaia Jaka Apezetxea Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela 2022ko ekainaren 1etik 13ra bitartean, biak barne.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, igortzen du arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Maialen Apezetxea Etxeberria lehendakariordeari, 2022ko ekainaren 1etik 13ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariorde Maialen Apezetxea Etxeberriari eskumenak bere esku utzi direla. Horrek ondorioak izanen ditu ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); betiere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez onesten baita Toki-erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Leitzan, 2022ko maiatzaren 31n.–Lehendakaria, Amaia Jaka Apezetxea.

Iragarkiaren kodea: L2208035